Online ikastaroa: Merkatu Sozialak eta Zirkuitu Ikastaroa Zirkuitu Ekonomiko Solidarioetan eta Merkatu Sozialetan sakontzeko, gure lurraldeak Ekonomia Sozial eta Solidariotik eraldatzeko estrategia gisa gerturatzen da.
REAS Euskadik eta COMPARTE sareak antolatuta, eta ikuspegi teoriko-praktiko batetik, formakuntza doakoa eta malgua da, ez du iraupen jakinik, eta 7 modulutan egituratzen da. Ekonomiaren sorreratik hasten da, Ekonomia Solidarioa tokiko giza garapenaren zerbitzurako tresna gisa proposatzeraino. Ekonomia Feministatik eta bizitzaren jasangarritasunaren paradigmatik egiten diren ekarpenak ere planteatuko ditugu, bai eta Zirkuitu Ekonomiko Alternatibo horiek hedatzeko eta finkatzeko tresna zehatzak ere.